XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaurkotasunez begiraturik, hizkuntzen balioak lekua irabazten doaz. Analitika edo azterbidezko filosofian eta batez ere existentzial filosofian garrantz handia ematen zaie hizkuntzei, batez ere Wittgenstein-ek sortzean hizkuntzaren filosofia eta Heidegger-ek agertzean hizkuntza izanaren gorde-lekutzat.

Azken berroita hamar urte hauetan, hizkuntza guzien baliozko iritziak 180?-ko jira egin dute. Horregatik, ahoa beteko arrazoia Txillardegik, esaten duenean: Erresumaren lehenengo instituzioa gaur hizkuntza da.

Utzi dezagun axolagabe lasaiak izateari, geroan ahalge aurkitzerik nahi ez badugu. Utikan, eskuak poltsikoan sarturik ustelkerian gure etorkizunaz itxaropentsu mintzo diren horiek, berriketan jarduteko bestetarako ez diren ahozabalok, maiz harro direnak, munduan hoberenak gu garela sinisturik.

Egia esan, nik ez dut sinisten mirakuluekin, eta bai gizon direnen ekintzekin. Gure errealitatea hemen eta orain da. Momentu guzietako une bakoitzean jokatzen dira gure izan edo ez izanaren interesak.

Hitz gordinak direla? Hala ere, gehiegizkorik ez da historiaren une nekegarri honetan.

Beraz, eten gabe, etsi gabe, eutsi gure izate naturalari. Ekin eta ekin, egun batean bide okerretik abiatu zen historia behar duen tokira zuzentzen. Gure poeta bikainei adituaz, esango nuke, Arestik ongi zioena: bakeak euskarari kalte egiten bait dio; zeren, ez dadila gerta Azurmendik bere poeman zioena.